Matrikulazioa

Heziketa-zikloetan matrikulatzea

Aurreinskripzioak

Aurrez izena eman behar duzu matrikulazio-egutegian ezarritako epean. Ikus onarpen-araudia. Ikus onarpen-araudia. Horretarako, ikastetxeko idazkaritzara etorri behar duzu NANaren fotokopiarekin eta egiaztapen akademikoarekin, halakorik baduzu. Bestela, geroago entregatu ahal izango duzu, aipatutako matrikulazio-egutegian  ezarritako epearen arabera. Plazak baino eskabide gehiago badaude, dagokion baremoa aplikatuko da eta onartutakoen zerrenda argitaratuko da, araudiaren arabera. ( Baremoari buruzko informazio gehiago)

Matrikulazio-egutegia

Matrikulazio-egutegia

Matrikulak

Onartuta bazaude, egin matrikula. Matrikula matrikulazio-egutegian ezarritako epean egin behar duzu. Horretarako, matrikula-inprimakia bete (Informazioan jaso dezakezu edo webgunetik deskargatu) eta Idazkaritzan entregatu behar duzu, bertan eskatutako dokumentazioa erantsita. Matrikula ezin baduzu pertsonalki egin, beste pertsona bati baimena eman diezaiokezu horretarako inprimakia erabiliz.

Baliozkotzeak eta salbuespenak

Araudia. Eskaera. Epea

Landun eta langabezian dauden pertsonentzako prestakuntzan matrikulatzea

Prozedura

  • LANBIDEn aurrez izena eman behar da, nahitaez. Horretarako, Lanbideren webgunean argitaratutako prestakuntza-eskaintzari adi egon behar da, prestakuntza-ekintzak hasteko aurreikusitako epeak kontuan hartuta.
    Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak:
    https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=C&ML=FORMEN1&MS=Fc
  • Aurrez izena eman duten parte-hartzaileak hautatuko dira, haien ezagutzak eta egoera pertsonala kontuan hartuta, eta elkarrizketa pertsonal baten bidez, homogeneotasuna eta parte hartzeko konpromisoa baloratuko dira. Parte-hartzaile kopurua 8 eta 15 artekoa izan daiteke. Prozesu horretatik ohar bat aterako da, parte-hartzaileak hautatu eta ordenatzeko erabiliko dena, erreserbako 5 eta 10 ikasle artean utzita.
  • Hautaketa egin ondoren, parte-hartzaileei matrikulatuta edo erreserbatuta daudela jakinaraziko zaie. Ikasle berriak sartu ahal izango dira hasi eta hurrengo astean, erreserben zerrenda erabiliz, gerta litezkeen bajak betetzeko.