Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko behar diren ezagutzak ematen ditu, horien funtzionaltasuna ziurtatuz eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuz.

2.000 ordu
2 ikastarotan

Informatika eta Komunikazioak

Prestakuntza-plana

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Tresneria mantentzea eta muntatzea231 ordu1.maila
Postu bakarreko sistema eragileak165 ordu1.maila
Bulegotika-aplikazioak231 ordu1.maila
Sare lokalak231 ordu1.maila
Informatika-segurtasuna99 ordu1.maila
Ingeles teknikoa33 ordu1.maila
Sareko sistema eragileak168 ordu2.maila
Sareko zerbitzuak189 ordu2.maila
Web aplikazioak105 ordu2.maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 ordu2.maila
Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu2.maila
Lantokiko prestakuntza380 ordu2.maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Honako hauetan lan egitea

Mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan.

Irtenbide profesionalak

  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Mikroinformatika-sistemei eta sareei buruzko informazioa eskatzen dut

Tituluari buruzko informazioa ingelesez (lotura)