Telekomunikazio Instalazioak

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Telekomunikazio-instalazioak eta ikus-entzunezkoak, irrati-komunikazioen instalazioak eta instalazio domotikoak muntatzeko eta mantentzeko ezagutzak ematen ditu betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

2.000 ordu
2 ikasturtetan

Elektrizitatea eta Elektronika

Prestakuntza-plana

MOULUAKIRAUPENAMAILA
Elektronika aplikatua231 ordu1.maila
Mikroinformatka-tresneria165 ordu1.maila
Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak165 ordu 1.maila
Oinarrizko instalazio elektrikoak 264 ordu1.maila
Irrati-komunikazioen instalazioak132 ordu1.maila
Ingeles teknikoa33 ordu1.maila
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak105 ordu2.maila
Megafonia-eta sonorizazio-instalazioak105 ordu2.maila
Instalazio domotikoak126 ordu2.maila
Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa126 ordu2.maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 ordu2.maila
Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu2.maila
Lantokiko prestakuntza380 ordu2.maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Honako hauetan lan egitea

Titulu hau duenak mikroenpresetan eta enpresa txiki eta ertainetan egiten du lan, gehienbat pribatuetan, honako arlo hauetan: telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea, telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, sonorizazioa eta megafonia, irrati-komunikazioetako instalazioak, sistema domotikoak eta ekipo informatikoak.

Irtenbide profesionalak

  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Antena-instalatzailea.
  • Segurtasun-sistemen instalatzailea.
  • Sare lokaletako eta telematikako teknikaria
  • Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria
  • Telefonia-instalatzailea.
  • Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea.
  • Soinu-instalazioetako teknikaria.
  • Megafonia-instalatzailea.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzailea.
  • Irrati-sistemen muntatze eta mantentze-lanetako teknikaria.

Elektrizitateari eta elektronikari buruzko informazioa eskatzen dut

Elektrizitateko eta Elektronikako heziketa-ziklo gehiago

Tituluari buruzko informazioa ingelesez (lotura)