Erdi Mailako zikloetara sartzeko baldintzak

Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.Estar en posesión del título Profesional Básico.
  • Teknikari laguntzailearen titulua izatea.
  • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Hasierako lanbide-prestakuntzako programa baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu eta Balioaniztuneko (BBB) lehen bi mailak gainditu izana, eta, oro har, gainditu gabeko bi ikasgai izatea gehienez ere.
  • Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentalaren (REM) 2. maila gainditu izana.
  • Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) letran ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat dutela egiaztatzea:
    • Teknikari laguntzailearen titulua izatea.
    • Teknikari-titulua izatea.
    • Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
    • Irakaskuntza ertainak berritzeko lehen ziklo esperimentalaren bigarren maila gainditu izana.
    • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planaren hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.
    • Batxilergo Bateratu eta Balioaniztuneko lehen bi ikasturteetan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituztela egiaztatzea.
    • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea.
    • HOndorio akademikoetarako aurrekoen baliokidetzat jotako beste prestakuntza-ikasketa edo -ikastaro batzuk gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehen aipatutako tituluren batekin homologatu izanaren ziurtagiria. Homologazio-prozedura ebatzi ez bada, Inskripzio Baldintzatuaren Bolantea onartuko da.