Talentua aurkitu

Zein lanbide – profil aurki dezakezu gure ikastetxean?

Gure ikastetxean arlo hauetako profesionalak prestatzen ditugu:

Elektrizitatea eta elektronika

  • Telekomunikazio – instalazioak (Erdi – Maila).
  • Instalazio elektriko eta automatikoak (Erdi – Maila).
  • Sistema elektrotekniko eta automatikoak (Goi – Maila).
  • Telekomunikazioa eta informatika sistemak (Goi – Maila).

Fabrikazio mekanikoa

  • Mekanizazioa (Erdi – Maila).
  • Fabrikazio mekanikoko produkzio programazioa (Goi – Maila).

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak

  • Ibilgailu automobilen elektromekanika (Erdi – Maila).

Informatika y komunikazioak

  • Mikroinformatika sistemak eta sareak (Erdi – Maila).

Irudi pertsonala

  • Ile – apainketa eta – kosmetika (Erdi – Maila).
  • Karakterizazio eta makillaje profesionala (Goi – Maila).
  • Ile apainketako estilismo eta zuzendaritza (Goi – Maila).

Kimika

  • Analisi eta kontrol kalitateko laborategia (Goi – Maila).

Energia eta ura

  • Energia Berriztagarriak (Goi Maila).

LHko ikasleen balio erantsia

  • Lanbide Heziketak ekoizpen-sarearekin lotura estua du, beraz, ikasleen ezagutzek eta gaitasunek enpresen benetako premiei erantzuten diete.
  • Ikasturteko lehen egunetik hasita, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasotzen dute, eta horrek tituludunen egokitzapen eraginkorra errazten du lanpostuetara.
  • Zikloetako metodologia eta modalitate berriek erabateko prestakuntza sustatzen dute, ikasleek, konpetentzia teknikoez gain, lan- eta gizarte-jardunarekin lotutako zeharkako konpetentziak eta trebetasunak eskuratzeko (autonomia, egokitzeko gaitasuna, arazoak konpontzeko gaitasuna, komunikazioa gaitasuna, etab.):

Gure ikastetxeko lan – poltsa eta lan – bitartekaritza

Langile – plantilla handitu nahi izanez gero, 944004930 telefono zenbakira dei iezaguzu. Zure beharrizanak eta bilatzen ari zaren profila helaraz iezazkiguzu, eta gure ikasle ohiekin harremanetan jarriko gara pertsona egokia aurkitzeko.

Bestelako lan – poltsak:

IkasENPLEGU IkasENPLEGU Ikaslan Bizkaia-ren lan-orientazio zerbitzua da, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea.
Bizkaiko profesionalen curriculumak jasotzen ditu. Profil ugari aurki daitezke bertan. (Informazio gehiago)

 

Lanbide Lanbidek kontratazioak online egiteko aukera ematen du.
(Informazio gehiago)

Talentua atzematen laguntzen dizuten kontratazio-ereduak:

Lanekoak ez diren praktikak

Langabezian dauden tituludun eta beraien tituluarekin lotutako lan-esperientzia urria edo eza duten gazteak (18 eta 25 urte bitartekoak, biak barne) praktiketan hartzeko programa.

Enpresarentzat abantailak:

  • Langileak hautatzeko prozesua errazten laguntzen du, behin betiko kontratazioa egin aurretik, praktiketako pertsonaren gaitasunen ezagutza ahalbidetuz.
  • Etorkizuneko profesionalak enpresaren berezko ezaugarrietara egokitzeko aukera ematen du.

Enpresaren erantzunkizunak:

  • Praktiketako pertsonari beka bat ordaindu beharko dio, eta beka horren zenbatekoa gutxienez indarrean dagoen IPREM-aren %80 izan beharko da.
  • Pertsona horrengatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kotizatu beharko du, langabezia kontingentzia, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta lanbide-heziketagatik kotizatzeko betebeharrik izan gabe.

www.lanbide.euskadi.eus/enpresak/-/informazioa/gazte-tituludunentzako-enpresako-pratikak

Lehen Aukera programa

Langabezian dauden eta lan-esperientzia gutxi edo batere ez duten gazteak (30 urte artekoak, hauek barne) kontratatzeko laguntza-programa.

Kontratua mugagabea edo praktiketakoa izan daiteke (iraupena gutxienez 6 hilabetetakoa). Lanaldia osoa edo partziala (gutxienez ezarritako lanaldiaren %70a) izan daiteke.

Informazio gehiago:

Kontratataziorako bestelako laguntza publikoak