Europan ikasi – CIFP San Jorge LHII

EUROPAN IKASI: Europako enpresetan praktikak  Erasmus

Zer da Lantokiko Prestakuntza Europan edo Erasmus + bekak?

Lanbide Heziketako ikasleek  Lantokiko Prestakuntza modulua egin dezakete Europar Batasuneko edozein herrialdetan, administrazio autonomikoek eta haien ikastetxeek araututako hitzarmenen bidez, eta SEPIE ren esparruan, Erasmus+ programaren bidez Programa hau pertsonen ikaskuntza-arrazoiengatiko Mugikortasunaren barruan dago (KA1).

Balio erantsia ikasleentzat

Enpresan prestakuntza-aldi bat egiteko berezko balio erantsiaz gain, modulu hau atzerrian egiteak aukera ematen du:

  • Hizkuntza bat indartzeko aukera.
  • Beste herrialde batzuetako enpresen mundua ezagutzeko aukera.
  • Europan onartutako titulazioak lortzeko aukera.

Praktika horiek nola egin Europan

Programa horietan parte hartu nahi duten ikasleek 2. ikasturtearen hasieran eskatu behar diote Lantokiko Prestakuntzako arduradunari. Hark adieraziko die zer urrats egin behar dituzten helmugako herrialdean bidaia eta ostatua ordaintzeko beka eskatzeko.
Bekak jasoko dituzten pertsonak hautatzeko baremoa honetan oinarritzen da:

  • Ezagutzen diren atzerriko hizkuntzen kopurua eta maila.
  • Errendimendu akademikoa.
  • Heldutasun pertsonala.

Gure ikasleek Italian, Bulgarian, Lituanian, Irlandan, Erresuma Batuan, Eslovenian, Austrian, Polonian… egin dituzte praktikak.