Mekanizazioa

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Txirbil-harroketa, konformazio eta prozedura berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzeko beharrezko ezagutzak ematen ditu, makina-erremintak prestatuz, programatuz, operatuz eta lortutako produktua egiaztatuz.

2.000 ordu
2 ikasturtetan

Fabrikazio Mekanikoa

Prestakuntza-plana

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Mekanizazio-prozesuak165 ordu1.maila
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa363 ordu1.maila
Sistema automatizatuak165 ordu1.maila
Metrologia eta saiakuntzak132 ordu1.maila
Interpretazio grafikoa132 ordu1.maila
Zenbakizko control bidezko mekanizazioa252 ordu2.maila
Urraduraren,elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa210 ordu2.maila
Ingeles teknikoa33 ordu2.maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 ordu2.maila
Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu2.maila
Lantokiko prestakuntza380 ordu2.maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Honako hauetan lan egitea

Makinak eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektrikoak, elektronikoak eta optikoak, eta  industria-sektoreko garraio-materialak eraikitzearekin lotutako metalak eraldatzen dituzten  industrietan.

Irtenbide profesionalak

  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Fabrikazio mekanikoari buruzko informazioa eskatzen dut

Fabrikazio mekanikoko heziketa-ziklo gehiago

Tituluari buruzko informazioa ingelesez (lotura)