Orientabidea

Gure ikastetxea ekoizpen-sarearekin estuki loturik dago. Lantokietako prestakuntzak (LP), ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza dualak eta hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoko enpresa-proiektuetako lankidetzak, enpresekin etengabeko harremana izateko aukera ematen digute, haien beharrizanen benetako ezagutzaren berri ematen baitigu.
Prestakuntzan adituak gara, gure eremua eta zure erakundearen lehiakortasuna benetan hobetzen duten trebakuntza-aukerak ondo ezagutzen ditugulako.

Langileei, beraien lan-esperientzia edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez lortutako lanbide-konpetentzien egiaztatzeari buruzko informazioa ematen diegu.

Harremanetan jartzeko: agarciam@fpsanjorge.com
Informazio telefonoa: 94 400 49 30

Ikastetxean Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua ere aurki dezakezu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zerbitzu publiko eta doakoa, bizitza osorako ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko.

Zerbitzu honek edozein ezagutza-eremutan garatzen diren prestakuntza-ekimen guztiei buruzko informazio eguneratua du. Edozein prestakuntza-jarduera motari buruzko doako informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu.

  • Prestakuntza formala: titulu ofizial bat lortzea (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, masterrak eta graduondokoak, hizkuntza-eskola ofizialak,…).
  • Prestakuntza ez formala: okupazionala eta jarraia.
  • Prestakuntza informala: edozein ikastaro, tailer, hitzaldi, mintegi, kirol,…

Herritar guztiei zuzendurik dago: lanean daudenei, langabeei, ikasleei, pentsiodunei, etab.

Bitartekaria: Isabel Sánchez Castaños
Helbidea : Pajares,34 Santurtzi
Telefono zenbakia:  944 00 49 30   (Ext. 232)
Posta elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@fpsanjorge.com
Facebook
: Bizkaiko Ikaskuntza Zerbitzua   //  bitartekaritza ezkerraldea santurtrzi
Twitter: @ikazbizkaia      //    @Mediaezker