Analisiko eta kalitate kontroleko laborategia

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatzeko eta koordinatzeko behar diren ezagutzak ematen ditu, prozesuan eta akaberan dauden materiei eta produktuei buruzko mota guztietako saiakuntzak eta analisiak eginez, ikerketara eta kalitate-kontrolera bideratuta, lortutako emaitzak interpretatuz eta laborategian jardunbide egokien arauak betez.

2.000 ordu
2 ikasturtetan

Kimika

Prestakuntza-plana

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Lagintzea eta lagina prestatzea231 ordu1. maila
Analisi kimikoak297 ordu1. maila
Saiakuntza fisikoak132 ordu1. maila
Saiakuntza fisiko-kimikoak132 ordu1. maila
Laborategiko kalitatea eta segurtasuna99 ordu1. maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 ordu1. maila
Tresna bidezko analisia200 ordu2. maila
Saiakuntza mikrobiologikoak180 ordu2. maila
Saiakuntza bioteknologikoak120 ordu2. maila
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua50 ordu2. maila
Ingeles teknikoa.40 ordu2. maila
Enpresa eta ekimen ekintzailea60 ordu2. maila
Lantokiko prestakuntza360 ordu2. maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukera ematen duten unibertsitate-irakaskuntzak.

Lan egitea

Kalitate-kontrolera eta ikerketara bideratutako materietan eta produktuetan saiakuntza fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta instrumentalak egin behar diren enpresetan edo laborategietan, bai eta ingurumen- edo elikadura-arloetan proba mikrobiologikoak eta bioteknologikoak egin behar direnetan ere.

Irtenbide profesionalak

  • Titulartasun publikoko edo pribatuko laborategietako analista.
  • Laborategi kimikoko analista.
  • Laborategi mikrobiologikoko analista.
  • Materialen laborategiko analista.
  • Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.
  • Transformazio-industrietako laborategiko analista.
  • Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
  • Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
  • Edateko uren eta hondakin-uren analista mikrobiologikoa.
  • Farmazia-industriako kontrol mikrobiologikoko analista.
  • Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista.
  • Industria-kimikako laborategiko teknikaria.
  • Askotariko manufaktura-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
  • Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.
  • Eraikuntza-materialen saiakuntzetako teknikaria.

Analisi eta kalitate kontroleko laborategiari buruzko informazioa eskatzen dut

Tituluari buruzko informazioa ingelesez (lotura)