Ziurtagiriak eta aintzatespenak

San Jorge LHIK-k hasieratik egin zuen kudeaketaren bikaintasunaren aldeko apustua; izan ere, gure ustez, horrek eragin zuzena zuen gure ikasleen prestakuntzan, eta alde interesdun guztiekiko harremana hobetzen zuen (familiak, irakasleak, enpresak…). Lortutako ziurtagiriek saritu dute ahalegin hori.

  • ISO 9001 kalitate-kudeaketa, 2001etik
  • ISO 14001 ingurumen-kudeaketa, 2010etik.
  • Reconocimiento de la Q de plata en EFQM EXCELLENCE AWARD, desde 2007.

SARIAK

ITELAZPIk 500 euroko saria eman zion CIFP San Jorge LHIIko Javier Rojo ikasleari, MESH teknologiarekin garatutako mugikortasuneko komunikazio-sistema bat diseinatzeko proiektuagatik.

Ibilgailu automobilen elektromekanikako erdi-mailako heziketa-zikloko ikasleek irabazi dute 2019ko EUSKELEC txapelketa, Donostian.

Analisiko eta kalitate kontroleko laborategiko 2. mailako ikasleen Ikasenpresa IKASTARTE S.L.k NEGOZIO-IDEIA ONENAREN modalitateko saria jaso du, TKNIKAk emana.

Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako 2. mailako Pi Calvo Mena ikasleak irabazi du Enpresari saria, negozio-ideien bideoagatik. IRUDI izeneko ile-apainketa eta estetikako areto bat da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak integratzearen eta normalizatzearen aldeko apustua egiten du.