Kudeaketa-politika

  • Bai Kudeaketa Sistema Integratuaren eraginkortasuna bai haren aplikazio-eremuan jarduera bermatzea, gure interes-taldeen premiak eta itxaropenak aintzat hartuta.
  • Gure jarduerarekin bat datozen lege-betekizunak eta gure gain hartu ditugun bestelako betekizunak gordetzea.
  • Gure ikastetxean edota bere izenean antolatzen diren jardueretan, kutsadura eta langileen segurtasunerako eta osasunerako izan litezkeen kalteak saihestea.
  • Kudeaketa Politika honetako aurreko puntuak erreferentzia  hartuta, ikastetxearen helburuak ezartzea, beharrezkoa denean berraztertzea, hedatzea eta betetzen direla bermatzea.
  • Ingurumenaren babesa bermatzea, hondakinen kudeaketa eraginkorraren, efizientzia energetikoaren eta baliabideen erabilera jasangarriaren bidez, hala nola gure interes-taldeei ingurumen-hezkuntza eskainita.

Ikastetxearen helburuei, igurikimenei eta balioei erantzuten dien kudeaketa-politika:

MISIOA

San Jorge lanbide heziketako ikastetxea giza talde handi, konprometitua, gertukoa eta inplikatua batek osatzen du, eta metodologia berrien eta balioetan oinarritutako kalitatezko prestakuntzaren bidez, ikasleen enplegagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko ahaleginak egiten ditu, lan-merkatuaren eskaerari erantzunez.

IKUSPEGIA

San Jorge zentro aitzindaria da Euskadiko LHn, bere prestakuntzaren kalitate handiagatik, ikuspegi berritzaile eta jasangarriagatik, nazioarteko proiekzioagatik, enplegagarritasun-indizeagatik eta bere profesionalen eskutik emandako zerbitzuen aniztasunagatik.

BALOREAK

  • Talde-lana: pertsona-talde bat helburu komunak lortzeko koordinatzeko metodologia partaidetza eta erantzukizun orekatuak ziurtatuz.
  • Egokitzeko gaitasuna: gure lan egiteko modua aldatzeko trebetasuna eta jarrera ingurunea aldatzen denean.
  • Gogo bizia: jarrera positiboa eta animoa egiten dugun guztian.
  • Enpatia: Bestearen lekuan jarri eta horren arabera jokatu.

Berrikuntza: Gauza bera beste era batera egitea edo gauza desberdinak egitea bilatzen duen egonezina, sormena eta jakin-mina aplikatuz.