Nazioarteko Merkataritzako ikasle eta irakasleek Bilboko Portuko instalazioak bisitatu dituzte. Lehenik eta behin, portuaren egoitza nagusian aurkezpen baten bitartez, portuaren historia, antolaketa eta datuak ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, autobusetik bertatik, portutik sakabanatuta dauden kai ezberdinak gertutik ikusi ahal izan dituzte eta Bilboko Portuaren etorkizuneko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute.