![](https://www.fpsanjorge.com/wp-content/uploads/2020/10/logo-san-jorge.png)
![](https://www.fpsanjorge.com/wp-content/uploads/2021/11/FAFPV-pp--1200x675.jpg)
San Jorge LHIIko karakterizazio-zikloko ikasleek Euskadiko Argazkilari Elkarteen Federazioak (FAFPV) antolatutako hainbat jardueratan parte hartu dute, zuzeneko karakterizazioak eginez: Alde batetik, Aitor Arana argazkilariaren “eskuak… bizitzaren ildoak” argazki-erakusketaren inaugurazioan parte hartu zuten, zahartzeko makillaje-prozesu bat eginez. Erakusketa urriaren 1ean izan zen, Bilbao Centro erakusketa-aretoan. Bestalde, urriaren 24an, hainbat karakterizazio egin zituzten Bilboko Azkuna Zentroan, haurrei zuzendutako argazki-tailer batean.
Related posts
2024(e)ko maiatzak 23
2024(e)ko maiatzak 15