Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, STEAM Euskadi zigiluarekin saritu du San Jorge LHII, Euskadin Steam Hezkuntza sustatzeagatik.
Zer da Steam Hezkuntza? Honetan datzan hezkuntza da:
- Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Arteekin eta Humanitateekin lotzen ditu.
- Oinarrizko gaitasunak garatzen ditu, zeharkakoak zein diziplinakoak.
- Gure gizartearen erronkei arduraz aurre egitera bultzatzen ditu ikasleak.
Helburua:
- Bokazio zientifiko-teknologikoak inspiratzea..
- Ikasleen trebakuntza hobetzea.
- Ikasleak bultzatzea, inguruko munduaren eraldaketan aktiboki parte har dezaten.
Ekimenaren deskribapena:
Steam Euskadi zigilua duen proiektua “Santurtziko Zuhaitz Eguna” da: San Jorge LHIK-ko “megafonia-instalazioak, lokalen sonorizazioa eta telebista-zirkuitu itxia muntatzea eta mantentzea” enplegurako prestakuntzako ikastaroko ikasleek ikus-entzunezko lana egin zuten Zuhaitzaren Egunean. Ingurugelak eta Santurtziko Udalak urtero antolatzen dute Zuhaitz Eguna, gure ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko.Proiektua Santurtziko Agenda 21 lantaldearen parte-hartzearekin gauzatzen da. Lantaldeak ikastetxe guztietako (publikoak zein itunpekoak), ordezkariak ditu, baita Udala eta Eusko Jaurlaritza ere.
Related posts
2024(e)ko apirilak 22