Aurreko kurtsoan jasotako Erasmus + KA102 proiektuari esker, gure zentruko 3 irakasle, Ljublianako zentru batean egon dira, hango metodologia eta sistema ezagutzeko asmoz.
Irudi pertsonaleko irakasleak eta gure zentruko nazioartekotzeko arduraduna, Ljublianako (Eslovenia) Ile apainketako Srednja frizerska šola zentrua bisitatzen egon dira. Hainbat esperientzia elkartrukatu dituzte eta kontaktuak egin dituzte gure ikasleak etorkizunean bertan mugikortasunak egin ahal izateko. Stanka zuzendaria, Monica nazioartekotzeko arduraduna eta Lydia irakaslearen bitartez, beste zentro bat eta enpresa desberdinak ere ezagutu dituzte. Esperientzia oso aberasgarria izan da.
Related posts
2024(e)ko apirilak 22