Produktu Farmazeutikoen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioa

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatzeko eta koordinatzeko behar diren ezagutzak ematen ditu, prozesuan eta akaberan dauden materiei eta produktuei buruzko mota guztietako saiakuntzak eta analisiak eginez, ikerketara eta kalitate-kontrolera bideratuta, lortutako emaitzak interpretatuz eta laborategian jardunbide egokien arauak betez.

2.000 ordu
2 ikasturtetan

Kimika

Prestakuntza-plana

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko antolamendu- eta kudeaketa-lana. 99 ordu 1. maila
Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen eragiketak.198 ordu 1. maila
Bioteknologiako printzipioak. 165 ordu 1. maila
Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen segurtasuna. 99 ordu 1. maila
Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen arlo eta zerbitzu laguntzaileak. 165 ordu 1. maila
Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea.66 ordu 1. maila
Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa.99 ordu 1. maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea. 99 ordu 1. maila
Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola.160 ordu2. maila
Produkzio bioteknologikoko teknikak. 120 ordu2. maila
Produkzio farmazeutikoko eta antzeko produkzioetako teknikak.140 ordu2. maila
Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen araudia eta kontrola.80 ordu2. maila
Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko proiektua. 50 ordu2. maila
Ingeles teknikoa. (40 o.)40 ordu2. maila
Enpresa eta ekimen sortzailea. 60 ordu2. maila
Lantokiko prestakuntza. 360 ordu2. maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Lan egitea

Profesional honek izaera publiko edo pribatuko farmazia-enpresetan, bioteknologikoetan eta antzekoetan egiten du lan. Enpresa horietan, sendagaiak eta osasun-produktuak, kosmetikoak eta elikagai jakin batzuk, farmazia-formak eta antzekoak, hala nola kosmetikoak, lurrinak, produktu dietetikoak, belar-dendakoak edo elikagai bereziak eta drogeriakoak produzitzeko edo egokitzeko arloetan garatuko du bere lana. Halaber, produktu bioteknologikoak lortzen lan egin dezake, bai jarduera nagusitzat organismo bizidunak edo horien osagaiak erabiltzea duten sektoreetan, eta bai jarduera nagusia ez izan arren, produktu eta prozesu batzuen gainean produkzio-teknika bioteknologikoak erabiliz berritzeko aukera izan dezaketen beste zenbaitetan.

Irtenbide profesionalak

  • Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinen operadoreen arduraduna.
  • Produkzio-arloko gainbegiratzailea.
  • Egokitzeko arloko gainbegiratzailea.
  • Plangintza-arloko gainbegiratzailea.
  • Arloko koordinatzailea.
  • Erreaktoreko/biorreaktoreko taldeburua.
  • Kontrol-teknikaria.
  • Biltegiko koordinatzailea.
  • Fabrikazio-arduraduna.
  • Produktu bioteknologikoak erauzteko eta arazteko prozesuetako taldeburua.
  • Bioteknologiako areto zuriko taldeburua.
  • Prozesu-arloko eta bioteknologia-zerbitzuko gainbegiratzailea.
  • Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiratzailea.

Produktu Farmazeutikoen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioari buruzko informazioa eskatzen dut

Kimikako heziketa-ziklo gehiago

Tituluari buruzko informazioa ingelesez (lotura)