B.1.2.6 Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza – CIFP San Jorge LHII

Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Ile-apainketako zerbitzuen garapena zuzendu eta gainbegiratzeko, ile-tratamendu estetikoak planifikatu eta egiteko eta irudia aldatzeko estilismoak diseinatzeko behar diren ezagutzak ematen ditu, kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatuz, ingurumenarekin eta denontzako diseinuarekin lotuta. Titulu hau lortzen duten pertsonek ile-apainketako prozesuetako zuzendari gisa jarduten dute sektorean eta ikus-entzunezko eta eszenako ekoizpenetan diharduten enpresetan, eta banakako eta taldeko lanak egiten dituzte arlo funtzional hauetan: diseinua eta berrikuntza, zerbitzuak antolatzea eta ematea, merkaturatzea, logistika, kalitatea, arriskuen prebentzioa eta ingurumen-kudeaketa.

Prestakuntza-plana

2.000 ordu – 2 ikasturtetan

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Dermotrikologia132 ordu1.maila
Baliabide teknikoak eta kosmetikoak165 ordu1.maila
Ilearen tratamenduak165 ordu1.maila
Ile-apainketako prozedurak eta teknikak330 ordu1.maila
Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higienikoak99 ordu1.maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 ordu1.maila
Ikus-entzunezko eta modako produkzioetarako orrazkerak120 ordu2.maila
Ile-apainketako estilismoa140 ordu2.maila
Zuzendaritza eta merkaturatzea100 ordu2.maila
Zainketa berezietako ile-apainketa80 ordu2.maila
Ingeles teknikoa.40 ordu2.maila
Enpresa eta ekimen ekintzailea.60 ordu2.maila
Lantokietako prestakuntza.360 ordu2.maila
Ile-apainketako estilismo-eta zuzendaritza-proiektua50 ordu2.maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukera ematen duten unibertsitate-irakaskuntzak.

Honako hauetan lan egitea

Lanbide-figura hori duten pertsonek ile-apainketako prozesuetako zuzendari gisa lan egiten dute sektoreko enpresetan, ikus-entzunezko produkzioetan eta produkzio eszenikoetan. Banako eta taldeko zereginak garatzen dituzte diseinuaren, zerbitzu-antolamenduaren, zerbitzugintzaren, merkaturatzearen, logistikaren, kalitatearen, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-kudeaketa-ren eremu funtzionaletan.

Irtenbide profesionalak

  • Ile-apainketako enpresetako zuzendaritza teknikoa.
  • Ikus-entzunezko produkzioetan, produkzio eszenikoetan eta modako produkzioetan ileapainketako zuzendari tekniko-artistikoa.
  • Ilearen tratamenduetako espezialista.
  • Ile-apainketako aholkularitza artistikoa.
  • Estilista.
  • Ile-protesietako eta ile-eranskinetako espezialista.
  • Ile-apainketako enpresetako aholkulari ebaluatzailea.
  • Behar bereziak dituzten bezeroen ile-zaintzako aditua.
  • Ile-analisietako teknikaria.
  • Ile-apaintzaile espezialista.
  • Ile-kliniketako eta medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
  • Merkataritzako teknikaria.
  • Irudi aholkularitza.
  • Ile-apainketako prestakuntza teknikoa.
  • Ile-apainketako produktuetako eta aparatuetako salmentako aholkularia eta erakuslea.
  • Irudi pertsonaleko eta ile-apainketako prentsa espezializatuko aholkularitza

Irudi pertsonalari buruzko informazioa eskatzen dut

Irudi pertsonaleko heziketa-ziklo gehiago