B.2.1 LHko zikloak egiteko moduak – CIFP San Jorge LHII

LHko zikloak egiteko moduak

Aurrez aurreko prestakuntza osoa

Ikastetxean egiten da bi ikasturtez, 2.000 ordu inguru. Ikasleak ikasturte bakoitza osatzen duten modulu (irakasgai) guztietan matrikulatuko dira.

Kontsultatu gure eskaintza

Aurrez aurreko prestakuntza partziala

Ikastetxean bi eskola-urte baino gehiagoz egiten da, ikasleak modulu (irakasgai) solteetan matrikulatzen baitira. Prestakuntza mota hori jaso ahal izateko, 18 urtetik gorakoa izan behar da.

Informazio gehiago (gurekin harremanetan jarri)

Urrutiko prestakuntza telematikoa

Modalitate honek aukera ematen du eskaintza partziala modu erdipresentzialean egiteko, online prestakuntza eta ikaskuntza presentziala konbinatuz (moduluaren ezaugarriengatik beharrezkoa denean). Ikasleek ez badute lan-esperientzia egiaztaturik, Lantoki batean egin beharko dute prestakuntza-modulua (FCT), aurrez aurre.
Teknikari-tituluetan Urrutiko Irakaskuntzan sartzeko, 18 urte izan behar dira, eta goi-mailako teknikariaren tituluetan, 21 (edo 20, teknikari-titulua izanez gero).

Ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala

Ikaskuntza-prozesua modu konbinatuan egiten da LHko ikastetxean eta enpresan

Kontsultatu gure eskaintza.