C.3.6 Zure enplegagarritasuna bultzatzen dugu: laneratzea – CIFP San Jorge LHII

Zure ibilbide profesionalean lagunduko dizugu

Ikasketak aukeratzen laguntzeko webguneak:

Fpbide: http://fpbide.com/es/

Sarbide libreko webgunea. Test baten bidez, 5 heziketa-ziklo egoki identifikatu ahal izango dituzu. Gainera, ziklo horiei buruzko informazio osoa eskaintzen dizu: moduluak (irakasgaiak), ikasleen eta irakasleen testigantzak, irteera profesionalak, etab.

Erabaki zure ibibidea  Todo FP-rekin: http://www.todofp.es/decide/

Online tresna interaktiboa, balizko ibilbide profesionalak identifikatzen dituena, adina, aurretiko ikasketak eta norberaren interesak kontuan hartuta.

Ikastetxeko ikasleei orientazioa ematea eta langileei informazioa ematea

Orientazio eta tutoretza akademikoa, pertsonala eta profesionala eskaintzen diegu gure ikasleei, karrera profesionala eraginkortasunez diseinatu ahal izan dezaten.
Langileei beren lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunen egiaztapenaren berri ematen diegu.

Kontaktua

Laneratzeko Lanbideren orientazioa:

Lan bila dabiltzanen laneratzea errazteko ekintza pertsonalizatuak diseinatzeko doako zerbitzua

Etengabeko ikaskuntzako zerbitzua erabiltzaile guztientzat:

Zerbitzu publikoa eta doakoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatua, bizialdi osoko ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko.
Zerbitzu honek edozein jakintza-arlotan garatzen diren prestakuntza-ekimen guztiei buruzko informazio eguneratua du.
Edozein prestakuntza-jarduerari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du doan:

  • Prestakuntza formala: titulu ofizial bat lortzea (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitate-ikasketak, Masterrak eta Graduondokoak, Hizkuntza-eskola ofizialak, etab.).
  • Prestakuntza ez-formala: okupazionala eta etengabea.
  • Prestakuntza informala: edozein ikastaro, tailer, hitzaldi, mintegi, kirol eta abar.

Herritar guztiei zuzenduta dago: jardunean dauden pertsonei, langabezian dauden pertsonei, ikasleei, pentsiodunei, etab.

Non gaude

Bitartekaria: Isabel Sánchez Castaños
Helbidea : Pajares,34 Santurtzi
Teléfonoa: 944 00 49 30   (Ext. 232)
Posta elektronikoa: Bitartekaritza-mediacion@fpsanjorge.com

Facebook: Bizkaiko Ikaskuntza Zerbitzua   //  bitartekaritza ezkerraldea santurtrzi
Twitter: @ikazbizkaia // @Mediaezker