D.2.1 Prestakuntza enpresetan – CIFP San Jorge LHII

Prestakuntza enpresetan

Enpresek ikasketak amaitzear dituzten Lanbide Heziketako ikasleak har ditzakete, inolako kosturik gabe, beren instalazioetan Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluari dagozkion praktikak egin ditzaten.

Prestakuntza-modulu honek ez du inolako lan-harremanik edo kontratu-harremanik ezartzen ikaslearekin, eta lanbide-heziketako ikastetxeko tutoreak eta enpresako arduradunak definitutako prestakuntza-programa baten gidaritzapean garatzen dira.

Enpresarentzat abantailak:

  • Titulatzear dauden ikasleen gaitasunak eta ezaugarriak ezagutzeko aukera paregabea da. Beraz, hautaketa-prozesurako tresna garrantzitsua da.
  • Enpresaren berezitasunen arabera, etorkizunean kontratatuko denari prestakuntza ematea ahalbidetzen du, egokitzapen-denbora eta langileak hautatzeko kostuak murriztuz.
  • Enpresako lan – taldea indartzeko aukera da.
  • Enpresako produkzio-prozesuak hobetzeari begira, egungo esparru akademikoarekin harreman estua ezartzea ahalbidetzen du.
  • Lantokiko prestakuntzako ikasleek LHko zentroak sinaturiko erantzukizun zibil eta istripuetako aseguru bat dute.

Enpresaren erantzunkizunak:

  • Enpresak, ikastetxeko tutorearekin batera, prestakuntza-programa zehaztuko duen arduradun bat izendatu beharko du.
  • Enpresako prestakuntza-aldia amaitzean, ebaluazioa egingo da

Informazio gehiago

Harremanetan jartzeko

Ikastetxeko e-mail helbidea: mcarnaiz@fpsanjorge.com
Informazio telefonoa: 944004930

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualeko programetan, enpresek, beren instalazioetan, Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntzan laguntzen dute. Horrela, ikasten ari den pertsonak bere ikasketak lan egoera errealetan osatzen ditu.
Bi urteko planetan, ikasleek, zikloaren lehenengo ikasturtea LH-ko ikastetxean burutzen dute bere osotasunean. Bigarren ikasturtean, ordea, enpresa eta LH-ko ikastetxeko egonaldiak txandakatzen dituzte.
Ikaskuntza-prozesua LH-ko ikastetxe eta enpresako egonaldia, aldi berean edo era txandakatuan egin daiteke. Ikasleak lantokira bakarrik doazenean, beraien asteko lanaldia 40 ordutakoa izango da gehienez.
Ikasle eta enpresaren arteko harremana kontratu (prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua) edo beka bidezkoa izan daiteke.

Enpresarentzat abantailak

  • Enpresen lehiakortasuna areagotzen da: ekoizpen – sarearen errealitatera egokitutako profesionalak prestatzen ditu.
  • Enpresentzat profesionalak jasotzeko bide ezin hobea da. Alde batetik, haien trebakuntzan parte hartzeak kultura korporatiboan txertatzeko prozesua optimizatzen du. Bestetik, belaunaldien arteko erreleboa aldaketa errazten du.
  • Kontratu modalitateak sustapen ekonomikoak ditu:
    • LANBIDE-tik jasotako diru – laguntza.
    • Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuoten %100-era arteko murrizketa.
  • Esparru akademikoarekin konektatzeko aukera ematen du, lan-indarraren ezagutzak eguneratzeko aukera izan daitekeelarik.
    • 1.400 enpresak baino gehiagok parte hartu dute.
    • Enpresen asetasun maila %95-a da.
    • Ikasleen %90-ak baino gehiago kontratatuak izan dira.

Programa honetan parte hartzeko baldintzak:

  • Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualean interesaturiko enpresak gure ikastetxearekin harremanetan jarri beharko dira, eta parte hartzeko interesa dutela jakinarazi beharko dute. Une horretan, ondorengo prozesua hasiko da.
  • 400 enpresak baino gehiagok parte hartu dute.
  • Enpresen asetasun maila %95-a da.
  • Ikasleen %90-ak baino gehiago kontratatuak izan dira.

Informazio gehiago

Contacto

Ikastetxeko e-mail helbidea: ugonzalez@fpsanjorge.com
Informazio telefonoa: 944004930