D.4 Enpresentzako beste zerbitzu batzuk – CIFP San Jorge LHII

D.4 Enpresentzako beste zerbitzu batzuk

Enpresentzako beste zerbitzu batzuk

Instalazioen lagatzea

Ikastetxeak ondorengo instalazioak jartzen ditu eskuragarri:

  • Ohiko gelak eta informatika gelak.
  • Bideokonferentzia gela.
  • Tailerrak.
  • Laborategiak.
  • Batzar – gelak, ekitaldi aretoak.

Berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuetan jardun behar duten enpresei gure azpiegitura eta ezagutza errazten diegu.

ETE-ei aholkularitza berrikuntzarako: TKGUNE

CIFP San Jorge LHII TKgune sarearen parte da, EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeek osaturiko Berrikuntza, Teknologiaren Transferentzia eta Garapen Lehiakorreko sarea, hain zuzen ere. Gure zeregina ETE-ei beren erakundeentzat balio erantsia sortzen laguntzea da: hauei beraien berrikuntza-prozesuetan lagunduz, prestakuntza aurreratua eta/edo neurrira egindako prestakuntza eskainiz (Tripartita Fundazioa bezalako funtsak kudeatuz) eta beren esparruan zerbitzu teknologiko espezifikoak eskainiz. Zehatz – mehatz, gure ikastetxea TKgune Energia sarean integratuta dago.

Sektore honetan espezializatutako gure zerbitzuak ondorengo hauek dira:

  • Monitorizazioa, kontsumoen analisia eta erabateko energia-auditoretzak.
  • Energia eraginkortasuna: makineria, instalazio eta eraikinen puntu kritikoak.
  • Instalazio energetiko konbentzionalak eta energia berriztagarriak: energia berriztagarrien bidezko instalazioen optimizazioa.
  • Produktuak: ekipo eta materialei buruzko aholkularitza.
  • Teknologia berrien bidezko prozesuen hobekuntza.

Gainera gure ekipamendu espezifikoa ETE-en eskura jartzen dugu:

  • Energia berriztagarrien bidez energia ekoizteko instalazioak (eguzki-energia, haize-energia, geotermia, etab.).
  • Energia anitzeko beroa sortzeko instalazio zentralizatuak. Errekuntzaren analisia.
  • Hozgarri berrien bidezko hozte eta aireztatze instalazioak (CO2, NH3, etab.).
  • Monitorizaturiko eta telekudeaturiko instalazio termiko eta energetiko automatizatuak.
  • Kamera termografikoak, sare-analizatzaileak, transmitantzia-neurgailuak, datalogger-ak, emari-neurgailu utrasonikoak, laser-tenperatura irakurgailuak, luxometroak, haize-tunelak, anemometroak, txorroten proba bankua, etab.
  • Automatismoak eta PLC-ak (Siemens Tia Portal, Omron CMJ).
  • Biomasaren tratamendua. Zur birringailua, peletizagailua eta bero ekoizpena.
  • Mikro sare elektrikoaren kudeaketa, energia berriztagarriak, hidrogeno pila eta abar bateratuz.
  • Lotura-teknologia berrietarako tresnak (termofusioa, elektrofusioa, etab.).
  • Transformazio-zentroa.
  • Prototipatze azkarrerako 3D eskanerrak eta inprimagailuak.
  • Isolamenduak. Infiltrazioen kontrola: blower-door testa.

Informazio gehiago: https://tkgune.eus/eu/arloak/energia-eta-ingurumena/