Telki – Green hydrogen lab – CIFP San Jorge LHII
Telki Green Hydrogen Lab
Telki Green Hydrogen Lab

TELKI – Green Hydrogen Lab

LHko Hidrogeno Berdeko lehendabiziko espazioa

TELKI energia berriztagarrietatik abiatuz Hidrogeno Berdea ekoizteko Lanbide Heziketako zentro bateko lehendabiziko azpiegitura da. Konplexu horri esker, energia berriztagarrietako etorkizuneko profesionalek erregai iraunkorren ekoizpen eraginkor eta efizientea xede duen teknologia sortu berrian sakon dezakete.

Planta ur baliatuz hidrogenoa lortzeko beharrezkoak diren teknologia eta instalazioak uztartzen ditu, zentroko ekipamendu fotovoltaiko eta eolikoko prozesu honetarako energia-iturri modura erabiliz.

Espazioa bisitatu edo horri buruzko prestakuntza nahi baduzu, bete formulario hau.

Hidrogeno berdea 2,5 kW-ko kontsumoa duen elektrolizatzaile batekin sortzen da, 5 kWp-ko ardatz bertikaleko haize-sorgailu batez, 4,4 kWp-ko bi ardatzeko eguzki-jarraitzaile baten eguzki-instalazio fotovoltaiko batez eta 15 kWp-ko eguzki-markesina fotovoltaiko batez elikatuta dagoena, eta azken honek ibilgailu elektrikoa kargatzeko 22 kW-ko 3 puntu ere ditu.

Gas horren ekoizpen-ahalmena minutuko 1200 ml-koa da.

Zer da hidrogeno berdea?

Hidrogenoa unibertsoan gehien dagoen elementu kimikoa da eta energia-iturri garbi eta agortezina da, erregai modura ur-lurruna baino emititzen ez duena.
Haatik, hidrogenoa sekula ez da bakarrik agertzen naturan, beste elementu batzuei lotuta baizik. Hidrogenoa beste elementuetatik bereizteko prozesurako erabiltzen den energiak baldintzatuko du erregai bat iraunkorra izango den ala ez.
Hidrogeno Berdea hidrogenoa beste elementuetatik energia berriztagarria erabiliz (eolikoa, eguzki-energia edo hidraulikoa) bereizten denean lortzen da, C02 emisioak 0 izanik.
Hidrogeno Berdea lortzeko prozesua uraren elektrolisiaren bidez gauzatzen da. Elektrodo bidez uretara konektatutako elektrizitate-korronte jarraitu batekin (energia berriztagarritik datorrena), uraren molekula (H2O) deskonposatu eta oxigenoa eta hidrogenoa lortzen dira, horrela Hidrogeno Berde izenekoa eskuratuz.

Hidrogenoa lortzeko beste zenbait prozesu:

  • Hidrogeno Arrosa: energia nuklear bidez elikatutako uraren elektrolisiaren bidez hidrogenoa eskuratzea. .
  • Hidrogeno Urdina: hidrogenoa iturri fosilak, bereziki, gas naturala, erabiliz lortzea. Prozesu horretan atzematen den CO2 kopuru handia askatzen da.
  • Hidrogeno Grisa: hidrogenoa iturri fosilak erabiliz lortzea. Hidrogeno Urdinerako erabiltzen den prozesu bera du oinarritzat, baina CO2 hori ez da atzematen.

TELKI, funtsezko pieza Lanbide Heziketako ekosistemari begira

Hidrogeno Berdea ekoizteko prozesua erregai fosilen bidezko prozesuak baino dezente garestiagoa da. Alor honetan ikerketa eta garapen teknologikoa ezinbestekoak dira iraunkorragoa izango den eta planeta gehiago errespetatuko duen etorkizun baterako energia-iturri gako bat optimizatu eta errentagarritasuna ateratzeko.

TELKI energia arloko espezialisten prestakuntzan azpiegitura bereizgarria da. Akademikoki garapen-prozesu betean den teknologia aitzindari eta etorkizunekoarekin bizitzea ahalbidetzen die. Ez alferrik, energetika handiak eta ikerketa zentroak erregai horri begira daude.

TELKI, aukera hauek ematen dituen espazio bat…

  • Prestakuntza

    Energia berriztagarriko eta ziklo ertaineko nahiz goi zikloko gure ikasleei lantresna eta azpiegitura aurreratuak ematea, energia barne hartzen duten prestakuntza-moduluekin: Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak, Kalitatearen analisi eta kontrolerako laborategiak, Energia-efizientzia eta eguzki-energia termikoa, Instalazio termikoen eta fluxuen proiektuen garapena, Instalazio elektriko eta automatikoak, Telekomunikazio-instalazioak

  • Kolaboratzea

    Beste prestakuntza-zentro batzuetako (Lanbide Heziketakoak eta unibertsitateak) ikasle eta irakasleen gaitasunen hobekuntza azpimarratzeko ezagutza eta azpiegiturak partekatzea, eta H2-arekin lotutako baterako proiektuak garatzea tokiko mailan, maila nazionalean zein nazioartean

  • Ikertzea

    Ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko proiektuetan parte hartuz.

  • Deierak ernatzea

    TELKI planta tresna aparta da DBH eta Batxilergoko ikasleek sektorea eta jendarte orokorrarentzat ezezaguna den teknologia bat lehen eskutik ezagutzeko, modu horretan, beren etorkizun profesionala irudikatzeko eszenario berri bat erakutsiz.

  • Energiaren autokontsumoa

San Jorge LHII: beti apur bat urrunago, baita berriztagarriekin ere

TELKI – Green Hydrogen Lab San Jorge LHII zentroak gunea gaikuntza integralerako espazio bilakatzeko nahimenaren ondorio logikoa da, non ezagutzak eta azpiegiturek gure enpresa-ehunak ekoizpenari dagozkionez dituen premien errealitateari erantzuteaz gain, berrikuntza teknologiko berriei ere erantzungo baitiete.

Energia berriztagarrien esparruan gure zentroa horrela dago hornituta:

Planta fotovoltaikoa

Planta fotovoltaikoa, 440 kWp-ko potentzia pikoko bi aurpegiko 10 modulurekin, 4 kW-ko potentzia duen inbertsore trifasiko batekin eta 5 kWh-ko gaitasuna duen litiozko bateria batekin.

Markesina fotovoltaikoa

Markesina fotovoltaikoa, 15 kW-koa, eta 22 kW-ko hiru ibilgailu elektriko azkar kargatzeko gaitasuna duena.

Haize-sorgailua

Ardatz bertikaleko haize-sorgailua, soinu-maila baxuko bizitegi-inguruneak muntatzeko egokia, hegazti-fauna babestuz eta 5 kW-ko potentzia duen Inbertsore eoliko batekin.

Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari (energia-iturri berriztagarriekin) eta Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari (NextGenerationEU) atxikitako proiektua.

Energia berriztagarriak, emakume ahotsa duten etorkizuneko teknologiak.

Maria Telkes, eguzki-berogailuko lehendabiziko sistema.

Energia berriztagarrien ikerketaren esparruan emakumeak duen garrantzia ikusarazi nahi izan dugu gure Hidrogeno Berdeko konplexuari gure alorrean gakoa izan den irudi batean inspiratutako izen bat ipiniz: Maria Telkes, zientzialari eta asmatzailea.

Baina ez da bakarra. María Retuerto, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Ana Martínez eta Dolores Hernández (Repsol Technology Lab) zientzialari entzutetsuak dira, egun Hidrogeno Berdearekin lotutako proiektuak gidatzen dituztenak.

Maria Telkes

Azken berritasunak

El Hidrógeno Verde, el nuevo combustible en la capacitación de especialistas en energías renovables en la FP vasca

El Hidrógeno Verde, el nuevo combustible en la capacitación de especialistas en energías renovables en la FP vasca.

Euskal Lanbide Heziketako Hidrogeno Berdearen lehen azpiegitura inauguratu da, Sergio Rojas CSIC-eko ikerketa irakaslearen parte-hartzearekin

Otsailaren 22an, San Jorge Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak TELKI, Lanbide Heziketako Hidrogeno Berdearen azpiegitura, inauguratuko du, Hidrogeno Berdearen ekoizpenean adituak diren pertsonak Santurtzin bilduko dituen ekitaldi […]