- Otsailaren 22an, San Jorge Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak TELKI, Lanbide Heziketako Hidrogeno Berdearen azpiegitura, inauguratuko du, Hidrogeno Berdearen ekoizpenean adituak diren pertsonak Santurtzin bilduko dituen ekitaldi batean.
- Hidrogeno Berdea energia garbia eta agortezina ekoizteko ikerketa-bide nagusietako bat da.
- Jardunaldian, gainera, Jokin Bildarratzek eta Nikolas Sagarzazuk, Hezkuntza sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako Antolamendu eta Plangintza zuzendariak parte hartuko dute, hurrenez hurren.
Santurtzi, 2023ko otsailak 16
Hidrogeno Berdearen ekoizpena, bere erronkak eta etorkizuna San Jorge Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren TELKI Green Hydrogen Lab konplexuaren inaugurazioaren ardatz izango dira, datorren otsailaren 22an ospatuko dena. Azpiegitura aitzindari hau, uretatik hidrogeno purua lortzeko beharrezko instalazioak batzen dituena, azpiegitura fotovoltaikoa eta eolikoa prozesu honetarako energia-iturri gisa erabiliz.
TELKI bana-banako konplexua da, bai energia berriztagarrietan adituak prestatzeko, zein ingurumena errespetatzen duten irtenbide energetiko jasangarrietan sakontzen lagunduko duten lankidetza-proiektuak garatzeko.
Inaugurazioan Sergio Rojasek parte hartuko du, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Katalisi eta Petroleokimika Institutuan Ikerketa irakasleak, eta etorkizun iraunkorragoa eta planetarekiko begirunetsuagoa izango den energia-iturri bat garatzeko funtsezkoa den teknologia honen erronkak eta aukerak azalduko ditu.
Jardunaldian zehar, gainera, azpiegitura honen oinarrizko funtzionamendua eta ikastetxean ematen den Energia Berriztagarrien Goi Mailako zikloaren ezaugarriak eta lan-aukerak aztertuko dira.
Hidrogeno Berdea, energia garbi eta agortezinerako atea
Hidrogenoa naturako elementu kimiko ugariena da, eta energia-iturri garbia eta agortezina izateko ahalmena du. Hala ere, elementu hori ez da inoiz bakarrik agertzen, beste elementu batzuekin lotuta baizik. Hidrogenoa beste elementuetatik bereizteko prozesuan erabiltzen den energiak zehazten du erregai jasangarria izango den ala ez. Hidrogenoa beste elementu batzuetatik bereizten denean energia berriztagarria erabiliz (eolikoa, eguzkikoa edo hidraulikoa), C02-ren emisiorik gabe, Hidrogeno Berdea lortzen da.
Hidrogeno Berdearen ekoizpen-prozesua erregai fosilen bidez egindako prozesua (Hidrogeno Beltza) baino askoz garestiagoa da. Ikerketa eta garapen teknologikoa ezinbestekoak dira energia-iturri giltzarri hau optimizatzeko eta errentagarri bihurtzeko, etorkizun jasangarriago bat lortzeko eta planeta gehiago errespetatzeko. Izan ere, Repsol eta Enagás energia-konpainiek eta CSIC energia-konpainiek eta CSIC bezalako ikerketa-zentroek alor hau hartu dute ardatz beren ikerketetan.