Telekomunikazio eta Informatika Sistemak goi mailako zikloko 2. ikasturteko ikasleak domotizaturiko apartamentu batzuk ikustera joan ziren, Bizkaiko Diputazioak dibertsitate funtzionaleko pertsonentzat dituenak, Txurdinaga auzoan.
Gutxitasun fisikoa edo/eta organikoa duten Bizkaiko pertsonen federazio koordinatzaileak (FEKOOR) kudeatzen ditu Etxegoki apartamentuak. Bilboko Txurdinagako auzoan daude, eta bertara joan ziran San Jorge ikastetxeko ikasleak hango instalazio domotikoak ezagutzera, eta eguneroko bizitzan dibertsitate funtzionaleko pertsona horiei zelan laguntzen dien ikustera.
Etxegokiko bizilagun batek, bere apartamentuko ateak zabaldu, eta erakutsi zien nola erabili apartamentua kontrolatzen duen aplikazioa. Bizilagunak zer-nolako premiak dituen, eta ahalik eta autonomia handienarekin bizitzeko, instalazio domotikoak hainbat elementu kontrolatzen ditu: ateak, argiak, pertsianak, komunak, igogailua, oheak, telebista…