Aurreko edizioetan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, Eusko Jaularitzarekin batera eta Ingurugelaren koordinaziopean Bizkaia Iraunkorraren Aldeko Gazteen III. Foroa antolatu zen. Abenduaren 10ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin zen II. Eraikinean, UPV/EHUn.
Telekomunikazio- eta Informatika- Sistemak GMHZko 1. mailako ikasleek parte hartu zuten.
Helburu nagusia iraunkortasuna Lanbide Heziketa ikasleei hurbiltzea zen. Foroa ospatzeko data COP 25ekin bat zetorrenez, GIH 13aren (klima babesteko ekintza) inguruan kokatzea erabaki zen. Hori abiapuntu bezala hartuta beste bost GIH landu ziren: “goserik ez izatea”, “osasuna eta ongizatea”,”energia eskuragarri eta ez kutsatzailea”, “ekoizpen eta kontsumo arduratsua” eta “kalitate oneko hezkuntza”.
Iraunkortasunaren arloan erreferenteak diren enpresa eta erakundeak izan ziren bertan. Jardunaldiarean irekiera Aitor Zuluetak (Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria) eta Maria Presa Fernandezek (Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusia) egin zuten.